viernes, 25 de abril de 2008

IKTak berrikuntza pedagogikoak sortzen al dabiltza?
IKTek eskolan duten eragin eta erabilera pedagogikoa aztertzen dutenek, ez dute oso argi ikusten hauen erabilera egokia denik momentu honetn behintzat. Egia da, eskola gehienak oso ondo ekipaturik daudela ordenagailu, internet, wifi, etab.rri dagokionez, hau da, baliabide teknologikoak jada ez dira eskolentzat arazoa. Baina teknologia horiek, betidanik ezarrita dauden jarduera tradizionalekin egokitzen direnean, izaten dira erabilgarriagoak. Hala ere, irakasleen gehiengoak planifikazioa egiterako orduan erabiltzen dituzte IKTak, jarduera didaktikoak prestatzeko, multimedia aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako... Irakasleen gutxiengoak aldiz, material didaktiko digitalak sortzeko, beste irakasle batzuekin materiala elkar-trukatzeko... erabiltzen dituzte IKTak.
Teknologia hauek ikasgelan erabiltzen dituenean irakasleak, ikaskuntza praktika motak, aurkezpen edo tradizionalak izaten dira, hau da betikoari jarraituz, eta ez planteamendu soziokonstruktibistak.
Beraz, eskoletan teknologia berriak ezartzen ari badira ere, material hauei irakasleek ematen dizkieten funtzio didaktikoak eta ikasleei bidaltzen dizkieten jarduerak ez dute berrikuntza pedagogikoa bideratzen.
Azken batean, teknologia etorkizuna izango dela kontutan hartuta denbora eman behar zaie eskolei horretara egokitzeko.

No hay comentarios: