jueves, 15 de mayo de 2008

2008-05-15
Gaurkoan power pointek dituen hainbat berezitasun gehiago ikasi ditugu eta praktikan jarri ere, ondoren guk gure lanean ezartzeko. Trantsiziaok nola egiten diren ikasi dugu eta efektuak ere.

jueves, 8 de mayo de 2008

2008-05-08
Gaur saio parktikoan ariketa interesgarriak egin ditugu guk egin beharko dugun lanari begira. Power Point-ean diapositibak sartzean, soinua nola jartzen den, diapositiba batetik bestera pasatzen... ikasi dugu.
2008-05-08
ORDENAGAILUAK IKASGELETAN
Gaur egun kultura digitalean alfabetizatzeak, aparatuak erabiltzen jakitea da. Momentu honetan indarrean dagoen curriculumean "konpetentzia" azpimarratzekoa da, garrantzitsua baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuko planifikazio eta lanketarako.
Beraz, informazio eta konpetentzia digitalen trataerak pertsonak autonomoak, eraginkorrak, kritikoak, ... izatea dakar.
2008-05-08
TEKNOLOGIA BAERRIAK EDO METODOLOGI BERRIAK???
Bideoan ikusi ostean, metodologia dela aldatu dena uste dut nik, hau da, irakasgaiak emateko modua aldatu da, metodologia. Eta metodologia berri horretan gaur egun oso garrantzitsuak diren teknologia berriak sartzen dira, teknologia berrien bitartez lantzen dira metodologia berriak. Teknologia berriek abantaila asko ematen dizkie bai irakasle zein ikasleei eta horregatik deritzot, eskolek ahalegin handiagoa egin beharko luketela eskoletan teknologia berriak ezartzeko.
Internet erabiliz adibidez, irkalseak, material desberdinak atera ditzake klasean lantzeko eta ez du zertan liburua erabili behar beti. Ikasleek ere internet bidez gaiak landu ditzakete unitate didaktiko desberdinen bitartez.
Argi dago teknologia berrien garrantzia eta hauen erabilera bultzatu behar dela eskoletan.

viernes, 25 de abril de 2008

IKTak berrikuntza pedagogikoak sortzen al dabiltza?
IKTek eskolan duten eragin eta erabilera pedagogikoa aztertzen dutenek, ez dute oso argi ikusten hauen erabilera egokia denik momentu honetn behintzat. Egia da, eskola gehienak oso ondo ekipaturik daudela ordenagailu, internet, wifi, etab.rri dagokionez, hau da, baliabide teknologikoak jada ez dira eskolentzat arazoa. Baina teknologia horiek, betidanik ezarrita dauden jarduera tradizionalekin egokitzen direnean, izaten dira erabilgarriagoak. Hala ere, irakasleen gehiengoak planifikazioa egiterako orduan erabiltzen dituzte IKTak, jarduera didaktikoak prestatzeko, multimedia aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako... Irakasleen gutxiengoak aldiz, material didaktiko digitalak sortzeko, beste irakasle batzuekin materiala elkar-trukatzeko... erabiltzen dituzte IKTak.
Teknologia hauek ikasgelan erabiltzen dituenean irakasleak, ikaskuntza praktika motak, aurkezpen edo tradizionalak izaten dira, hau da betikoari jarraituz, eta ez planteamendu soziokonstruktibistak.
Beraz, eskoletan teknologia berriak ezartzen ari badira ere, material hauei irakasleek ematen dizkieten funtzio didaktikoak eta ikasleei bidaltzen dizkieten jarduerak ez dute berrikuntza pedagogikoa bideratzen.
Azken batean, teknologia etorkizuna izango dela kontutan hartuta denbora eman behar zaie eskolei horretara egokitzeko.

jueves, 24 de abril de 2008

ARIÑO, TERUEL - IKASGELA DIGITALAK


Terueleko herri honetan hezkuntzan erabiltzen ari diren sistema berri hau, oso metodo ona dela deritzot. Ordenagailu hauen bitartez, tabletsak, ez da libururik erabili behar, ezta arbelik... hau da, dena egiten da ordenagailu bidez, gainera ordenagailu honek, kaligrafia ere kontutan hartzen du. Sistema berri hau erabilgarria eta aproposa da nire ustetan, bertan eta internetera konektatuta egonik edozein momentutan jo baitezakezu ez dakizun zerbait bilatzera, informaizo bila... Eskola honetako irakaslearen esaten, berak nahiago du metodo hau nahiz eta berak lan gehiago egin behar duen, hau da, eskola normaletan irakasleek testu liburuetan oinarriturik ematen dute ikasgaia. Honetan aldiz, irakasleak internetetik aukeratzen, ordenatzen, sailkatzen, egituratzen... ditu materialak hurrengo eguneak klasea emateko. Irakaslearen eguneroko lana behar da. Baina hala ere, lan gehiago eskatzen badu ere, ikasteko modu dinamikoagoa dela deritzot. Talde lana bultsatzeko ere baliagarria da, denek ikus baitezakete denena sarearen bidez, nahiz eta bideoan esaten duen pertsonak autonomoagoak egiten direla eta hori ere egia da, bakoitzak bereari garrantzia ematen baitio, berea zaindu behar du...

Sistema hauek oso erakargarriak dira herri txiki eta hirietatik hurrun dauden pertsonentzat. Adibidez, internet bidez museo bat bisitatu dezakete, edo egunkaria irakurri... Herri hauetara askotan egunkaria iritsi ere ez da egiten, horregatik dira erakargarriak sisema hauek.

IKTak ondo erabiltzeko eta ezagutzeko, lan asko egin behar da eskoletan, oraindik ez baitzaio garrantzia larregirik ematen eta eman beharko litzaioke etorkizuneko egunerokoa teknologia berrietan oinarrituta egongo baita.

Beraz, nik sistema ona dela ikusten dut nahiz eta irakasleak lan gehiago egin behar duen. Etorkizuneko gizartea teknologian oinarrituta egongo denez, ikasleak horretan murgiltzera bideratu behar ditugu.
2008-04-24
Gaurkoan bideo bat zuzenki nola jartzen den gure blogean ikasi dugu, hau da, helbidea agertu beharrean zuzenki bideoa agertzea.
Horrez gain, gelakideen blog helbideak nola sartzen diren gure blogean ikasi dugu.
blogak erabilgarritasun anitz dituela ikusi ahal izan dut eta pertsonalizatzeko orduan hainbat gauza jarri diezaiokezuz blogari.