viernes, 18 de abril de 2008


HEZKUNTZA ATZO ETA GAUR


Gaur eguneko hezkuntza eta garai batekoa, oso desberdina da. Berdintasun bakarra, eskola jolasetan baino ez da agertzen.


Lehen egia da, ikasleak lanbideetarako prestatzen zituztela, hau da, emakumeak josketa eta etxeko lanetarako eta gizonezkoak baserriko lanetarako. Gaur egun, ez dira ikasleak lanbide horietara bideratzen. orain teknologia berriek garrantzi handia dute, baina hau honela bada ere, eskoletan oraindik asko dago egiteke teknologia berrietan murgiltzeko ikasleak, hori izango baita etorkizuna eta horretarako eskolatik ezarri behar da.


BLOG

Atzo Blogek hezkuntzan duten garrantzia ikusi genuen. Gaur blog bat zer den azalduko dut laburki:

Blog, interneten dagoen egunkari elektroniko bat da. Bertan edonork argitaratu dezake nahi duena, iruzkinak, argazkiak, bideoak... Blog bat sortzeko eta erabiltzeko behar den bakarra, internet konekzioa da.


jueves, 17 de abril de 2008

BLOGen APLIKAZIO DIDAKTIKOA
Blogak, garrantzi handia hartzen ari dira momentu honetan. Jakin badakigu blogen bitartez argazkiak publikatu ditzakegula, komentarioak, bideoak eskegi... Hau honela ba, eskoletan ere konturatu dira blogen garrantziaz. Bloga eskolan erabiltzearen abantailak ikusi dituzte hainbat irakaslek eta horregatik sistema hau erabiltzen hasi dira, haurrak etxera joan eta gelan landu eta egindakoa berrikusi dezaten.
Interneten arakatzen ibili ostean, blog didaktiko bat aurkitu dut, honetan, animalie buruzko lan didaktiko bat agertzen da.


WEB 2.0
Web 2.0 teknologia aurreratu bat da, sistema bat, tresna bat... zeinaren bidez informazioa elkar-trukatu daiteke, bilatu, prozesatu, kontsumitu... Azken batean, ezagutzaren eraikuntza soziala da.
Honek dituen aplikazioak, blog, flirck, sindikazioa, you tube... dira.
Argi dago gaur egun tekonologia berriek garrantzi oso handia hartu dute, beste teknologia batzuen kalterako. Adibidez, irrati, telebista, egunkari... Internet bidez notizia baten berri oso denbora gtxian jakin dezakezu, eta egunkarian hurrengo egunean agertzen denerako notizia hori, internet bidez nola izan den, noiz, zergatik... dakizu.
Bukatzeko aipatu beharra dut, teknologia berriak oso denbora gutxian aurreratzen doazela eta hori dela eta trebatu egin behar gara horietan, ezin gara atzean gelditu.
2008-04-17

Gaur blogean erlojua nola jartzen den ikasteaz gain, blogen aplikazio didaktikoen informazioa bilatu behar izan dugu eta google bilatu ostean, nire blogean eskegi dut. "Blogintza eskolan"
http://eibar.org/blogak/prospektiba/archive/2004/09/06/27

jueves, 10 de abril de 2008

EGUNKARIA

EGUNKARIA
2008-04-10

Gaur blog bat nola egiten den ikasi dugu. Horretarako jarraitu beharreko pausuak ikasi ditugu, ondoren bakoitzak bere bloga egiteko. Oraindik blogari buruzko gauza asko ikasi behar ditugu, nahiz eta etiketatzen ikasi dugun ere.
Saio teorikoan, web 2.0 zer den ikasi dugu, gehienok ez bait genekien zer zen. Orain badakigu tresna bat dela, teknologia aurreratu bat. Azken batean, informazioa elkar-trukatzeko, bilatzeko, prozesatzeko, kontsumitzeko... da web 2.0.


Helbide honek, Teknologia Berrien erabilera haur hezkuntzan nolakoa den erakusten du, hiru ikastetxe desberdin aztertzen dituztelarik.